Skip to main content
2023/03/08

Martxoaren 8arekin Ikastolak bat egin du

Gizarteko esparru ezberdinetan emakumeek lidergoa eta protagonismoa aurrera egin dezaten lanketak aurrera eraman ditugu

Ekimena

Gaur, martxoak 8, Anoetako Herri Ikastolak bat egin du Emakumeen Nazioarteko Egunaren errebeindikazio eta eskera ezberdinekin.

Atzoko egunez gure ikasleek Ikastolako hainbat gunetan kolore mdoredun plastiko zatiak ikusgai jarri zituzten eta gaurko egunez, modu aktiboan parte hartu dute ekimen ezberdinetan. 

HAUR HEZKUNTZA

  • Gelako egutegian martxoak 8 morez margotu.
  • Mari  more abestia entzun  eta koreografia dantzatu.
  • Martxoak 8 Emakumeen Eguna jarriko duen marrazki bat egin eta etxera eraman.

LEHEN HEZKUNTZA

  • Gela bakoitzean gune morea sortu eta bertan gizon eta emakumeen arteko harremanean berdintasuna bermatzeko konpromisoak idatzi.
  • LH1-2-3 batetik eta LH4-5-6 bestetik landutako abestiekin koreografia bana patioan dantzatu. Koreografia.1    Koreografia.2
  • Etapa ezberdinetan pelikula ezberdinak ikusi eta "betaurreko moreen" dinamikaren bitartez hainbat jarrera antzeman.

BIGARREN HEZKUNTZA

  • Emakundek sortutako materiala erabilita, ikasleek emakumeek arlo profesionalean zein oztopo dituzten gizonen parera ailegatzeko hausnarketa burutu dute talde kooperatiboetan eta gero talde handian, betiere irakaslearen laguntzarekin.
  • Hainbat material erabilita ondorengo galderen bidez hausnartu: zer ikasten duten emakumeek? non egiten duten lan? emakumeen hautuak zeintzuk dira? ...

Ea Ikastolan egindako lanketak balio duen gure gizartean emakume eta gizonen arteko ezberdinatasunak apurka-apurka murrizten joateko. Denok badugu zertan lagundu!!!

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute