Skip to main content
2023/03/03

DBH4ko ikasleek GELA Hezkuntzaren Azokari bisita egin diote

Ikastolan lantzen hasitako Orientazio Akademiko programaren barruan burututako irteera dugu

Orientazioa

DBH4ko ikasleek azkeneko ikasturtea dutenez Anoetako Herri Ikastolan, ikasturtero Orientazio Programa lantzen da beraiekin. Jabeturik ikasle tipologia eta ondorengo ikasketa aukerak anitzak direla, lanketa horrekin ahalik eta aukera egokiena egiten laguntzea beti izan da gure eginkizunetako bat.

Testuinguru honetan, Donostiako Tabakalera Zentroan ikusgai dagoen GELA Hezkuntza Azokak beraien interes, behar, gaitasunetara, ... egokitzen diren prestakuntza ezberdinak erakutsi eta deskubitu nahi dizkie: zer ikasketa egingo dut?; Lanbide Heziketa ala Batxilergoa?; atzerrira joateko aukera izango al dut? ...

Ziur gure ikasleek bisitari probetxua atera diotela.

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute