Skip to main content
2023/02/03

Ekain-berriko leizezuloan izan dira LH1eko ikasleak

Lehen gizakien garaiko animaliak marraztu dituzte

LH1eko ikasle taldea Ekain-berri parean

"Lehen Gizakiak" gaia aitzakia bezala hartuta  Ekain-berri leizezuloa bisitatu dute Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek egun osoko irteeran. 

Zestoara iritsi eta hamaiketakoa eginez bertako jolas-parkean ibili dira goizean zehar.

Bazkalostean leizezuloaren erreplika bisitatu dute, bisitan zehar margotutako animalien bila ibili direlarik.  "Animaliei jarraika" izeneko tailer praktikoa ere egin dute: lehen gizakien antzera egur ikatzarekin eta buztinarekin marraztu dituzte animaliak kartulina banatan. Ikasle batzuk aurpegia eta eskuak margotzeko ere aukera izan dute. 

Bertan egindako lanak etxera ekarri dituzte familiakoei erakusteko. Artista bikainak!!

Argazki bilduma ikusi.

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute