Skip to main content
2022/12/24

Gaur goizean kantu eskean atera gara Anoeta eta Iruran zehar

Eguraldia lagun izan dugula Ikastola osatzen dugun guztiok kantari aritu gara

Ikastolako txistulariak kalejiran

Anoetako Herri Ikastola osatzen dugun ikasle, guraso eta irakasleak Eguberrietako usadioari tartea egin diogu eta Anoeta eta Irurako kale eta plazak alaitu ditugu. Gabon kantak gogoz entzun dira gure ikasle gazte eta zaharrenengandik. Kalejiran ikasle gazteenen familiakoak ere elkartu zaizkigu eta denok elkarrekin gurea den ospakizuna ahalik eta alaien ospatu dugu.

Azpimarra berezia egin nahi diogu goiz osoan zehar ikasle musikariek egindako lan bikainari: txistulari, trikitilari eta gainontzeko musikariei eskerrik asko!

Ikastola osatzen dugun guztion partetik Zorionak eta etxeko epelean denok elkarrekin festa alaiak izan ditzazuela.

Argazkiak hemen

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute