Skip to main content
2022/12/22

Gabonak direla eta kidetzeak antolatu dira aste honetan

Adin ezberdinetako ikasleak elkarri laguntzen eta zoriontzen aritu dira 

Gabonetako kidetzean adin desberdineko ikasleak elkarlanean

Bizikidetza Taldearen ardurapean, Gabonei ongi etorria eman diogu Ikastolan denok elkarrekin. Nagusiki bi ekintza aurrera eraman dira:

  • Adin desberdinetako ikasleak elkarlanean aritu dira etxera eramateko eskulanak egiten. Ikasle zaharrenak beheko mailetara joan dira aldez aurretik prestatutako eskulanak egiten laguntzera. Ikasle txikienek oso ondo hartu dituzte zaharrenen aholkuak eta laguntzak eta ikasle zaharrenak, aldiz, oso motibatuta sentitu dira ekimenaren gidariak izaten.
  • LH eta DBHko ikasleek aldez aurretik prestatutako Gabon abestiak eta bertsoak elkarri kantatu dizkiote. Ikastolako txoko guztietan sarri entzun ditugu Gabonetako doinu eta koplak, ondo pasatzeko asmoak eta hurrengo urteari gogoz ekiteko mezuak.

Lerro hauetatik Ikastola osatzen dugun guztion partetik Zorionak eta Urte Berri on!!!

          

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute