Skip to main content
2022/11/23

LH 3-6ko ikasleek Tolosako Txoxongiloen Jaialdiari bisita egin zioten

Titirijai Jaialdiko hainbat emankizunetan egon ziren gure ikasleak

Ikasleak Titirijai Jaialdian

Aste honetako asteartean, Tolosara gerturatu ziren LH 3tik LH6ra arteko ikasleak bertan ospatzen den Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaz gozatzeko asmoz. Aurten 40 urte bete ditu Titirijai Txotxongilo Jaialdiak.

Goizeko saioan, Kataluniatik etorritako "Mentira Cochina" ikuskizunak, gezurraren eta egiaren inguruko antzezlan ederra eskaini zieten. Bigarren saioan berriz, Leidor aretoan Michelle Caffagi italiarraren "Controvento" ikuskizunarekin eta xaboi ponpekin sortutako magiarekin liluratuta gelditu ziren ikasle guztiak. 

Eguraldia lagun ez bazen ere, egun borobila igaro zuten, tartean Tolosako hainbat tokitatik ibiliz eta jolastuz.  

      

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute