Skip to main content
2022/10/14

Anoeta eta Irurako HHko ikasleek elkarrekin irteerak egin dituzte

HH2koak Alkizan eta HH3koak Pagoetan izan dira

HH3ko ikasle taldea

Aste honetan zehar Anoetako eta Irurako ikasle gazteeneek irtenaldiak izan dituzte. HH3ko ikasleak Pagoeta Natura Parkera joan ziren urriaren 11an. Bertan Erleak ezagutu genituen (bere anatomia, bizi zikloa eta bizimodua) eta naturan duten garrantziaz jabetu ginen, errespetuzko jarrerak sustatuz. Erleek eskeintzen dizkiguten produktu desberdinak eta beren erabilera eta onurak ezagutu ditugu: erregin jalea, polena, eztia eta propoleoa. Ederki pasa zuten eguna!

    

Gaur, berriz, HH2ko Anoetako eta Irurako ikasleak Alkizan izan dira, Urmara Museoan. Bertan, Koldobika Jauregi eskultoreak egindako hainbat eskultura ikusi dituzte, hango zelaietan sakabanatuta. Horrez gain, haur bakoitzak bere eskultura egiteko aukera izan du: noberak bere eskutxua egin du eskaiolaz eta etxera ekarri du. Egun paregabea gaurkoa!

    

    

Kategoriak

2024-05-18auzollana
Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolako kideek elkarlanean aurrera eraman dute goizeko saioa
2024-05-18Ekintza
Arrakasta handiz eraman zen aurrera saioa 40 ikaslek bertan parte hartuz
2024-05-17Ekintza
Aintzinako lurrun trena ezagutzeaz gain, bertan ibilbide motz bat egiteko aukera ere izan dute